Natura Oporrak hegokostaldea Landas
Euskaldun, Nafartar, Ibérico lagunak, hautatu duzue bakantza-oporren pasatzia, Frantzia hegoaldean. Ez zaiztela tronpa. Har zazue A63 autopizta…eta zatozte Seignanx alderat : hortako aski da Adour ibaieko zubia pasatzia, eta Ipar Bayonan, ateratzia n°7 irteran, Ondres hirian, sartzen zarezte, segidan gure Seignanx aldean….Berezitasun haundiko aldea : arin fin-finezko Tarnos eta Ondres-eko ondarza haundiak, mainatzale eta surfer-en parabisua. Oihanek gordatzen dituzte pinoen pean, oinezko xendra kilometroak, zaldizkako bidexkak et bizikletazko piztak. St Laurent, Biarrotte, Biaudos, St André, herri ttipi xarmegarriak, beren frontoia elizaren aldean…zure etxen bezala. Gorenetik gozatuko dituzue, Adour hegiko pasea-ibilaldiak, St Martin eta St Barhélemy herrietan, ta berdin laku-aintziren itzulian.
Seignanx, ongi etorriko lur aldea
Aspalditik, Santiagoko bidean, Seignanx aldeak izan eta begiratu du ongi etorri tradizioa, halaber eskaintzen ditu aterpe eta ostatu (kanpamenduak, bakantza herriak, egunka-asteka aloiamenduak, hotelak, baserri-ko gelak…).
Gure lurra da gaztronomiaren partetik, tradizio aberastasun haundikoa. Gaskoiniako kozinak ezkaintzen ditu harrigarrizko ezberdintasunak. Atxemanen dituzue lekuko merkatuetan edo nun nahi kausituko dituzuen taberna edo ostatuetan.
Dei zazue, beldur gabe,Turismoko bulegoa (Office de Tourisme), izanen dituzue nahiko xehetasunak, gure aldean egun zonbaiten pasatzeko.








